Amorruz jaso dute berria biktimek

2020ko maiatzaren 7a
16:50
Entzun

Antonio Gonzalez Pacheco Billy el Niño polizia frankistaren heriotzak samina piztu du epaiketarik egin gabe, dominarik kendu gabe eta barkamena eskatzeko eskerik gabe zendu delako. Heriotzaren berri izan orduko, “amorruz” mintzatu dira frankismoko biktimak, zein politikariak.  

Andoni Txasko. Martxoak 3 elkarteko bozeramaile eta krimen frankisten aurkako plataformako kideak justiziarik eza salatu du:«Heriotza honek erakusten digu berriz ere inpunitatea dela nagusi Espainiako Estatuan. Jende hau guztia ohean hiltzen ari da, lasai-lasai, epaitua izan gabe, inpunitate osoan. Senideek izan dezaketen mina errespetatuta, baina guri gogoeta hori baino ez zaigu etortzen burura: kriminal horiek guztiak eta egindako ekintza kriminalak ez direla epaitegietatik igaro”. 

Argentinan, Maria Servini epaileak kereila bat abiatu zuen Billy el Niñoren aurka. Kereila bultzatzeko Espainian sortutako taldeak salatu du «nazka» sentitzen dutela jakitean Billy el Niño epaiketarik egin gabe zendu zela. Frankismoko krimenak ikertzen jarraituko dutela nabarmendu dute. 

Espainiako Gobernuko presidenteorde Pablo Iglesiasek ere «demokraziarentzako lotsagarritzat» jo du Gonzalez Pacheco sarituta hil izana, emandako dominak zendu aurretik kendu gabe, «epaitua izan gabe, bere domina eta pribilegio guztiak ukitu gabe». «Barkamena eskatzen diet haren biktimei, demokraziaren eta justiziaren aldeko borrokalariei. Izan zinetelako, gara». 

Irene Montero Espainiako Berdintasun Ministroak ere barkamena eskatu die frankismoko biktimei«“justiziarik ez egiteagatik». Billy el Niño epaitzeko  kongresuan egindako azken eskaeran izandako jarrera aurpegiratu dio Arkaitz Rodriguezk Sortuko Idazkari Nagusiak Monterori: «Ehundaka Billy el Niño daude eta oraindik garaiz zabiltzate. Ea ez duzuen beraiengatik ere barkamena eskatu behar»

Gabriel Rufian ERCko diputatuak, aldiz,  Gonzalez Pacheco “medailak soinean” hil dela oroitarazi du. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.