Ana Madariaga jeltzalea berriro Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente, gehiengo osoz

2007ko ekainaren 22a
11:46
Entzun
Bizkaiko Batzar Nagusietako Mahaia osatzeko adostasunera iritsi dira EAJ, PSE-EE, PP eta EB-Aralar, eta, horri esker, Ana Madariaga jeltzalea gehiengo osoz aukeratu dute Batzar Nagusietako presidente. 28 boto jaso ditu Madariagak (EAJ, EB-Aralar eta EAko batzarkideenak, eta PSEk eta PPk zuri bozkatu dute. EAE-ANVko batzarkidearen botoa baliogabetzat jo dute.

Aurrez aipatutako akordio horren arabera, Batzar Nagusietako lehendakaria eta bigarren lehendakariordea EAJkoak izango dira; lehen lehenakariordetza PSE-EEk eskuratu du, eta idazkaritzei dagokionez, PPk hartu du lehenengoa eta EB-Aralarrek bigarrena. Batzarkide bana dituzten EA eta EAE-ANV hitzarmenetik kanpo geratu dira.

EAE-ANVko kideek protesta egin dute Batzar Nagusien eraketa saioan, Gernikako Juntetxean: Demokrazia zero, Herriaren hitza errespetatu eta Bizkaiaren hitza errespetatu jartzen zuten pankartak erakutsi dituzte.Madariagak pankartak kentzeko agindu die, eta, azkenean, Ertzaintzak aterarazi ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.