Bizkaiko Batzar Nagusietako Mahaia osatzeko adostasunera iritsi dira EAJ, PSE-EE, PP eta EB-Aralar, eta, horri esker, Ana Madariaga jeltzalea gehiengo osoz aukeratu dute Batzar Nagusietako presidente. 28 boto jaso ditu Madariagak (EAJ, EB-Aralar eta EAko batzarkideenak, eta PSEk eta PPk zuri bozkatu dute. EAE-ANVko batzarkidearen botoa baliogabetzat jo dute.
Aurrez aipatutako akordio horren arabera, Batzar Nagusietako lehendakaria eta bigarren lehendakariordea EAJkoak izango dira; lehen lehenakariordetza PSE-EEk eskuratu du, eta idazkaritzei dagokionez, PPk hartu du lehenengoa eta EB-Aralarrek bigarrena. Batzarkide bana dituzten EA eta EAE-ANV hitzarmenetik kanpo geratu dira.
EAE-ANVko kideek protesta egin dute Batzar Nagusien eraketa saioan, Gernikako Juntetxean: Demokrazia zero, Herriaren hitza errespetatu eta Bizkaiaren hitza errespetatu jartzen zuten pankartak erakutsi dituzte. Madariagak pankartak kentzeko agindu die, eta, azkenean, Ertzaintzak aterarazi ditu.
Ana Madariaga jeltzalea berriro Bizkaiko Batzar Nagusietako presidente, gehiengo osoz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu