Anabel Prieto eta Iñaki Dominguez presoak aske geratu dira

2016ko otsailaren 26a
11:47
Entzun

Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Anabel Prieto Santutxuko presoa gaur irten da Valladolideko (Espainia) kartzelatik, guztira bost urteko espetxealdia igaro eta gero.

Ostegunean, berriz, Iñaki Dominguez gernikarra atera zen Jaengo (Espainia) espetxetik, Busturialdeko Hitza-k jakinarazi zuenez.

Senideek azaldu dutenez, Dominguezen abokatuak 3-4 aldiz eskatu izan du kasua artxibatzeko eta gernikarra libre uzteko, haren aurkako froga sendorik ez dagoela iritzita. Hurbilekoek uste dute eskaera horren harira utzi dutela aske, baina oraindik ez dute autoaren berri. Izan ere, abokatuak aske utziko dutela jakin baino arinago geratu da libre gernikarra.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.