Arrasate, Gipuzkoa, 1984

Ane Irazabal

2018ko irailaren 1a
16:23
Entzun

Arkeologia zuen kuttunena, baina historiaurretik historia garaikidera, gizateriaren garai guztien inguruko jakin-mina zuen Irazabalek. Historiatik kazetaritzara egin zuen salto. Historia ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Ikus-entzunezko Komunikaziokoak Mondragon Unibertsitatean. Etorkizuna erabat baldintzatuko zion erabakia hartu zuen ondoren, orduan ere historiarekin zerikusia zuena. «Historia ikasten ari nintzela ere jakin-min handia nuen Ekialde Hurbilaren inguruan».

Palestinara joan, eta han ekin zion bere ibilbideari, epe labur batez hango albiste agentzia batean arituz. Ondoren, freelance aritzea erabaki zuen. Egipto izan zen estreinako epizentroa, iraultza arabiarrak piztu zirenean. Gerora, Tunisian, Libanon, Jordanian eta Grezian izan da, besteak beste, eta azken urteotan errefuxiatuen auzian jarri du arreta, iheslarien dramari oihartzuna emanez.

Erroman bizi da gaur egun, hiru mila urteko historia duen betiereko hirian, eta handik mugitzen da batetik bestera. «Israelek 2014ko udan Gazan egin zuen erasoaldiaren berri ematea izan da niretzat orain arteko lanik gogorrena», dio.

Irazabalek hainbat hedabiderentzat egiten du lan: EITB, RAI telebista eta BERRIArentzat. Argia saria eta Euskal Kazetari Saria irabazi zituen iaz. Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak liburua argitaratu zuen iaz, Mikel Ayestaran eta Karlos Zurutuza kazetariekin batera. Elkar, Jakin eta BERRIAren Aleka bildumaren laugarren liburua da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.