Bihotzeko gaitza eta minbizia dituen Angel Alcalde presoaren kasua Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendari Jon Landari helarazi dio EAB Eusko Legebiltzarreko Ezker Abertzalea taldeak. Lau galdera jasotzen dituen idatzi eman diote; besteak beste, Alcalderen egoeraren berri baduen eta Giza Eskubideen zuzendari gisa zerbait egiteko asmoa duen itaundu diote. Finean, Alcalderen egoera aintzat hartzeko eskatu diote.
Biktimen ponentzia batzarra egiten ari da gaur Eusko Legebiltzarrean, Jon Landa Giza Eskubideen zuzendaria gidari dela. EABko legebiltzarkideek ez dute ponentzia horretan parte hartzen, baina goizeko zortzietan bilera hasi denean, Landak han zituen zain Nekane Erauskin eta Itziar Basterrika EABko kideak, beren galdera eta eskaera idatzia emateko zain.
Funtsean, Alcalderen egoeraren berri baduen eta gai horretan zerbait egiteko asmoa baduen galdetu dio EABk Landari.
Horrez gain, Alcalde aske uzteko eskatzen duen legez besteko proposamena aurkeztu zuen atzo EABk Legebiltzarrean.
Angel Alcalderen egoera aintzat hartzeko eskatu dio EABk Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendariari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu