Angel Figueroa (Getxo, Bizkaia) presoa "oso larri" dagoela jakianarazi du gaur Askatasunak, gaixotasun larri eta sendaezin bat duelako. Langraitz (Araba) kartzelan daukate hura. 1994tik dago preso.
Duela bi urtetik aldikako epilepsia dauka, eta eskuinaldeko esklerosi mesiala ere badu. Iaz ebakuntza egin zioten, baina ondoren atakeak areagotu egin zitzaizkion. Aurten izan ditu larrienak.
Txagorritxu ospitaleko neurologoek esan dute presoak gaixotasunari aurre egiteko beharrezkoak dituela lo egitea, ordutegi finkoa jarraitzea eta estres egoerak saihestea. Askatasunak dio "baldintza horietako bat bera ere" ez dela betetzen, eta hura aske utzeko eskatu du.
Angel Figueroa presoa "oso larri" dago
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu