40 konkurtso kudeatu izan ditu Angel Toñak, horietako bat bere jaioterriko enpresa batena. Helburutzat hartu zuen bi arrantzontzik Ondarroako portuan segi zezaten, baita lortu ere. Jaurlaritzako Enplegu sailburu izateko deitu zuen Iñigo Urkulluk, 2015eko hasieran, eta erabakiak bizikletan hartzen dituen Deustuko ekonomistak baiezkoa eman zuen, nahiz eta «beti ezkerrekoa» izan den. Quebrantahuesos proba egitea baino zailagoa gertatu zitzaion sindikatuen, patronalaren eta gobernuaren arteko jostun lana. Bileratik bilerara bizikletan joan izan zen garai hartan, baita ehun kilometroko tarteak eginez ere. Ciclismo a fondo aldizkaria sortu zuen 1985ean, haurtzarotik duen zaletasunak hauspotuta. Eusko Ikaskuntzan ari da orain, Eredu Sozioekonomikoaren taldeko zuzendari. Etorkizunerako planteamendu berri batean ari da, lurraldetasuna eta gaur egungo muga administratibo-juridikoak gainditzeko asmoz.
Ondarroa, Bizkaia, 1952
Angel Toña
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu