Behi eroak eta hegazti gripea dira ezagunenak, baina zabalagoa da animalietan jatorria duten eta gizakietara hedatzen diren gaixotasunen zerrenda; sukar aftosoa eta mihi urdinaren gaitza dira horietako batzuk. Behi eroen gaixotasuna 1985 antzeman zen Erresuma Batuan.
Orduz geroztik, munduan 752 pertsona kutsatu dira birusarekin. Hegazti gripeak, berriz, hegaztien bidez kutsatzen den gaitza da. Birusak hamabost aldaera ditu eta H5N1 motakoa da arriskutsuena. Hong Kongen (Txina) antzeman zuten aurreneko kasua 1997. urtean eta sei urte geroagoa agertu zen berriz Hego Korean eta Vietnamen. OME Osasunerako Mundu Erakundearen arabera, gutxienez 257 hildako eragin ditu.
Animalietan jatorria duten gaixotasunak ugarituz doaz
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu