Anitz Eskisabel lazkaotarra eta Anun Alonso santurtziarra espetxeratu egin dituzte -Martutene Donostiako kartzelan-, Espainiako Entzutegi Nazionalak jarritako zigorra osorik bete dezaten,Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Aurrez bi urte beteta dituzte biek. Sei urteko zigorra jarri zieten, ETArekin lotura zutelakoan.
"Badaezpadako" operazio batean atxilotu zituzten. Espetxeratu ostean libre gelditu ziren, eta ondoren epaiketa izan zuten.
Manifestazioak egin dituzte Lazkaon eta Santurtzin. Lazkaon berriro egingo dute etzi, 20:00etan.
Anitz Eskisabel eta Anun Alonso espetxeratu egin dituzte, zigorra osorik betetzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu