ekialde hurbila

Annanek argibideak eskatu dizkio Israeli eta Olmertek dio "hutsegitea" izan dela

2006ko uztailaren 26a
09:38
Entzun
"Itxuraz nahita egindako erasoa" ikertzeko eskatu dio Kofi Annan NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiak Israelgo Gobernuari. NBEk baieztatu egin du, UNIFIL Libanora bakea jartzeko asmoz bideratutako segurtasun indarren postuaren aurkako erasoan gutxienez lau ikuskatzaile hil zirela.

"Dei egiten diot Israelgo Gobernuari ezbehar asaldatzaile hau iker dezan eta NBEko postuen eta kideen aurkako erasoak eteteko galdegiten diot", adierazi du Annanek ohar baten bidez.

"Hutsegitea"

Bien bitartean, Ehud Olmert Israelgo lehen ministroak atsekabea agertu du "hutsegitez" hildako NBEko lau ikuskatzaileengatik. "Lehen ministroak Armadari agindu dio ikerketa sakona burutu eta emaitzak NBEko idazkari nagusiarekin partekatu ditzala", adierazi du Israelgo Gobernuak ohar baten bidez.

Annanek egindako adierazpenengatik minduta agertu da Olmert: "Pentsaezina da NBEk akats bat itxuraz nahita egindako ekintza izan balitz bezala definitzea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.