Politika

Anoetako ekitaldiagatik otsailaren 3an deklaratu beharko dute Otegik, Permachek eta Alvarezek

2006ko urtarrilaren 26a
17:37
Entzun 00:00:0000:00:00
Batasunak 2004ko azaroan Anoetako belodromoan egin zuen ekitaldiaren harira, otsailaren 3an deklaratzera deitu ditu Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Felix Degayonek Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Joseba Alvarez. Legez kontrako bilkura antolatzea eta terrorismoa goraipatzea leporatzen die epaileak hirurei. Halaber, desobedientzia delitua ere egotzi dio Otegiri. 2004ko azaroko ekitaldi hartan plazaratu zuen Batasunak bide politikoak hobesten dituen Anoetako Proposamena.

Espainiako Fiskaltza Nagusiak hasi zuen Anoetako ekitaldiagatiko auzibidea: kereila aurkeztu zuen Otegiren, Permachen eta Alvarezen aurka, baina hirurak orduan Eusko Legebiltzarreko kide zirenez, EAEko Auzitegi Nagusiaren esku geratu zen auzia.

Legebiltzarkide kargua galtzean, ordea, Espainiako Auzitegi Nazionalaren esku geratu zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.