Anoetara sartzeko kontroletan "akatsak" izan zirela uste du EH Bilduk

2013ko urtarrilaren 2a
12:53
Entzun

EAko idazkari nagusi eta EH Bilduko legebiltzarkide Pello Urizarren ustez, "akatsak" izan ziren Anoetara sartzeko kontroletan, iragan larunbatean Euskal Selekzioak eta Boliviak jokatutako partidan. Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean, Urizarrek esan du futbol zelaietara sartzeko kontrolak "nahikoa zorrotzak" izaten direla eta, beraz, zelaira sartutako bengala kopuruak agerian uzten duela akatsak egin zirela kontrol horretan.

Urizarrek azaldu du ez dakiela akats horiek Ertzaintzarenak, Realaren segurtasun taldearenak edo "partida horretarako kontratatutako segurtasun zerbitzuenak" izan ote ziren. "Argi dagoena da horrelako partidetan ezin dela sartzen utzi zelaira ailega daitekeen ezer"

Estadiora bengalak sartzeak "ez dio mesederik egiten ez Euskal Selekzioaren ofizialtasunari, ezta, oro har, kirolari ere", esan du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.