Antton Karrera: "Eztabaida politikoa azken muturreraino eramateko prest gaude"

2005eko urtarrilaren 12a
15:35
Entzun
"Lasaitasun eta normaltasun" giro batean burutu da Ezker Batuko bozeramaile eta Ibarretxeren arteko bilera, Antton Karreraren arabera. Euskal gatazka konpontzeko elkarrizketaren beharra azpimarratu du Karrerak. Ildo horretan, Ezker Batua "eztabaida politikoa azken muturreraino eramateko prest" dagoela azpimarratu du. Legebiltzarrak adostutako Planak Ezker Batua ez duela gustiz betetzen adierazi du, bere alderdiak baiezko botoa eman zuen arren. "Estatuaren antolaketari dagokionez, proposamen ezberdindu bat egiten dugu, atxikimendu libreko federalismoan oinarrituta". Bestalde, eztabaida Espainiako Kongresuan ez oztopatzeko deia luzatu die Karrerak alderdi politikoei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.