Antxoaren inguruko debekua jarraitzeak Gipuzkoako arrantzaleak samindu ditu
Gipuzkoako Kofradietako presidente Leandro Azkuek Europako Batzordeak antxoa harrapatzeko debekuak bere horretan mantentzeko proposamenak "samintzen" dituela adierazi du. Azkueren arabera, aurten antxoa "gehiago" dagoela diote, eta datu horiek aurreko udaberrikoak direla dio, antxoa "gutxi" zegoenean. Hala ere, proposamen bat besterik ez dela dio Azkuek eta udazken honetan antxoaren egoera aztertu ondoren, berriz ere antxoa arrantzatzeko "itxaropena" du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu