Anzaren desagerpenaren berri eman zen egun berean guardia zibilek Tolosatik arrapataka alde egin zutela plazaratu du 'El Mundo'-k

2010eko martxoaren 15a
18:45
Entzun
El Mundo Espainiako egunkariak gaur plazaratu duenez, iazko maiatzaren 18an, Jon Anza hil eta astebetera, familiak desagerpenaren berri eman zuen egun berean, guardia zibil talde batek arrapataka alde egin zuen Tolosako (Okzitania, Frantzia) Adagio apartahoteletatik. Presaren presaz, koltxoi baten azpian bi pistola utzi zituztela dio egunkari horrek. Anne Kayanakis Baionako prokuradorea gertakari hori ikertzen ariko litzateke.

Anne Kayanakis Baionako prokuradoreak jakinarazi du kasua ikertuko duela, baina ez duela Jon Anzaren auziarekin lotzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.