Argi-ilun asko ikusi dizkio Lokarri akordioaren aldeko herritarren sareak Jon Anzaren gorpuaren aurkikuntzari, eta gertatutakoa batzorde independente batek ikertzea proposatu du. Lokarriren iduriko, giza eskubideen arloanentzutetsuak diren erakundeek eraman beharko lukete aurrera ikerketa, eta, ondorioz, Amnesty International eta Human Right Watch proposatu ditu.
Azalpen ofizialak hutsune asko dituela eta zalantza ugari sortzen duela uste du Lokarrik; besteak beste, hilotza azaltzeko hainbeste denbora pasatzea, Anzaren arrastoa galdu zenetik Tolosan aurkitu zuten arte zer jazo zen ez jakitea eta topatu zutenean agiririk ez edukitzea.
Batzorde independentea eskatzeaz gain, atsekabea agertu die Lokarrik Anzaren senide eta lagunei.
Anzari gertatutako batzorde independente batek ikertzea proposatu du Lokarrik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu