Co-operative Banken hondoratzeak bazka eman dio Erresuma Batuko prentsa sentsazionalistari. Bankuko presidentea, John Flowers artzain metodista, banku bat gidatzeko inolako prestakuntza ez izateaz gain, sexu eta droga kontuekin nahastu dute. Ostiralean atxilotu zuten kokaina erosten harrapatu dutelako, eta zabaldu dute pornografia ikusten aritzen zela laneko ordenagailuan. Flowersek bankuaren kontura egin zituen gehiegizko gastuek ere eskandalua eragin dute. Co-op Groupeko lehendakariordetzatik bota dute. Bidean, Flowersek
Co-opeko buru Len Wardleren dimisioa eragin du.
Apaiza, kokaina, pornografia eta gastuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu