Zigor Goikoetxea apirilaren 14an epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean, Marise Arrue Getxoko (Bizkaia) PPko zinegotziak jarritako mehatxu salaketa dela-eta. Arruek dio iaz heriotz mehatxuak egin zizkiola Goikoetxeak -atxilotu eta preso sartu zuten-.
Epaiketa urtarrilean egin behar zuten, baina Arruek eskatzen zituen hamar urteko espetxe zigorra legez eskatzerik ez dagoenez, ez zuten egin. Orain sei urteko espetxe zigorra eskatzen diote Goikoetxeari.
Alfonso Zenon defentsa abokatuak adierazi di kasua larria dela, "errepresioa zabaltzeko aurrekariak ezartzen dituelako".
Presoaren egoera medikua dela-eta abokatuak behin eta berriro eskatu du kalera ateratzeko. Hala ere, epaileak beti ukatu du eskaera, esanez haren gaixotasunak bateragarriak direla kartzelako bizimoduarekin.
Apirilaren 14an epaituko dute Zigor Goikoetxea, PPko zinegotzi baten salaketa dela-eta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu