Araban igande gauean zintzilik geratu zen 25. legebiltzarkidea. Orduan EArena zen, baina PSE-EEri zortzi botoko aldea baizik ez zion kentzen eta kanpoko botoak falta ziren kontatzeko. Joan den ostiralean zenbatu zituzten eta Alderdi Sozialistak lortu zuen 25. parlamentari hori, EAren kalterako. Dena den, emaitzak gainbegiratu ostean, eta D’Hondt legeari jarraiki, boto bakarreko aldea legoke PSE-EEren eta EAren artean.
Hala, EAk helegitea jarri du Arabako Hauteskunde Batzordean, mahai batean eginiko zenbaketa okerra izan zitekeela argudiatuta. Gaur 13:00etatik aurrera aztertu du hori Arabako Hauteskunde Batzordeak, eta ez du EAren helegiteak eskatzen duen aldaketarako arrazoirik aurkitu. Orain EAEko Hauteskunde Batzordean jarriko du helegitea EAk.
Asteazkenean emango dituzte behin betiko emaitzak. Rafa Larreina eserlekurik gabe geratu da, hortaz. Leku hori Esozi Leturiondok (Mario Onaindiaren alarguna) beteko du.
Arabako 25. eserlekua dela-eta EAk jarritako helegitea atzera bota du gaur Arabako Hauteskunde Batzordeak, eta EAEko Hauteskunde Batzordeari dagokio orain ebaztea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu