EAk zenbaketaren aurka joan den asteko ostiralean jarritako helegitea atzera bota zuen atzo EAEko Hauteskunde Batzordeak, eta horren aurrean Arabako 25. eserlekua dela-eta jasotako ezetzari berriz helegitea jarriko diola iragarri du gaur. EAren iritziz, Arabako botoen zenbaketa berriak ez zuen EAEko 5/90 Hauteskunde Legeko 126.2 artikulua betetzen; honek hauteskunde batzordeak hauteskunde mahaietako aktak dituzten sobreak banan-bana irekitzera behartzen ditu. EAk dio hori ez dutela osorik egin.
Zenbaketa horren arabera, EAk Arabako ordezkaria galdu zuen Eusko Legebiltzarrean, PSE-EEren mesedetan. Arabako Hauteskunde Batzordeak lehenago atzera bota zuen EAren helegitea, eta horregatik jo zuen honek EAEkora.
Fernando Ruiz Piñeiro EAEko Hauteskunde Batzordeko presidenteak atzo Gasteizen jakinarazi zuenez, batzordeak ez du Araban ezbaian zegoen eserlekuaren gaineko EAren helegitea onartu. Horrela, Eusko Legebiltzarrean PSE-EEk 25 eserleku ditu guzira, eta EAk bakarra.
Prozesua behin betiko bukatzen denean hautetsiak aldarrikatuko dituzte. Hala ere, gaur EAK atzoko erabakiari helegitea jarri dionez, Gasteizko Auzitegiak apirilaren 7a baino lehen ebatzi beharko du.
Martxoaren 1eko hauteskundeen ondoren, kanpoko botoen zenbatearen aurka helegitea aurkeztu zuen EAk. Zenbaketaren arabera, PSE-EEk 47.524 boto lortu zituen Araban, hauteskunde egunean egindako behin-behineko zenbaketan baino 129 gehiago. EAk, ostera, 5.280 bozka eskuratu zituen, behin-behineko zenbaketan baino 13 gehiago.
Horregatik, D'Hondt legea ezarrita, Arabako bederatzigarren eserlekua 5.280 botorekin lortu zuen Alderdi Sozialistak, hau da, EAk lortutako 5.280 botoak gaindituta, %0,44ko aldearekin.
Aldaketa txiki bat onartua
Alabaina, Eusko Alkartasunak aurkeztutako bigarren errekurtso bat onartu egin du Hauteskunde Batzordeak. Helegitean PSE-EEri emandako boto bat baliogabea izatea eskatzen zuen EAk.
Ordezkarien banaketan boto baliogabe horrek eragina ote duen Arabako Hauteskunde-batzordeak erabaki beharko du berriro. Printzipioz, bozka horrek ez du eraginik banaketan eta bederatzigarren eserlekua sozialsiten esku geratuko da.
Arabako 25. eserlekua dela-eta jasotako ezetzaren aurrean, berriz ere helegitea jarriko dio EAk
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu