Aralar, Batasuna eta EA egiten ari diren bilerak gaitzetsi ditu berriro ere Alberto Catalan Nafarroako Gobernuko bozeramaile eta Harreman Instituzionaletarako kontseilariak. "Aldrebeskeria dira, eta gainera, askatasunaren eta zuzenbide estatuaren aurkako erasoa", esan du komunikabideen aurrean. Catalanek Aralarren eta EAren izaera demokratikoa zalantzan jarri du "terroristekin" biltzen ari direlako.
Nolanahi ere, datozen hauteskundeetan Nafarroako alderdirik bozkatuena UPN izango dela berriro ziurtatu du Catalanek, eta, horrenbestez, "erreferente politiko, sozial eta instituzionala" izaten segituko duela.
Aralar, Batasuna eta EAren arteko bilerak "askatasunaren aurkako erasoa" direla uste du Nafarroako Gobernuak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu