Erreakzioak

Aralar: "Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako kereilak ez du eragin politikorik"

2003ko abuztuaren 11
17:05
Entzun
Aralar taldeko Iñaki Irazabalbeitiak Espainiako Auzitegi Nazioanalak jarri duen kereilak ez duela eragin politikorik izango esan du. Irazabalbeitiaren ustez, Euskal Herriarekin lotutako guztia "satanizatzea" da Madrileko Gobernuaren "estrategia". Irazabalbeitiak esan duenaren arabera, igandeko manifestazioa ENAMek egin ohi dituen udako manifestazioetako bat da, eta ez du "eragin politikorik". "Manifestazioa ohiko baldintzekin egin zen", adierazi du Irazabalbeitiak. Aralar taldeko kidearen ustez, ez da lehenengo aldia ekitaldi batean Espainiako bandera erretzen dela eta ETAren aldeko ohiuak entzuten direla. "Ohiko gauza bat da, eta horregatik harritzea gauza zinikoa da", gehitu du Irazabalbeitiak.

Irazabalbeitiren ustez, ikuspegi politikotik garrantzia duena Gasteizko Herrizaingo Sailaren erabakia da. Herrizaingo Sailak manifestazioak egiteko eskubidea ezeztatzea erabaki du. "Javier Balzak zuzendutako departamenduak euskal gizarteko tentsioak baretu beharrean gatazkari sua ematen dio", esan du Irazabalbeitiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.