"Aralar ez da behin ere polo subiranistaren alde egon"

2009ko irailaren 24a
09:50
Entzun
Aralar "ezker abertzale berria egituratzen" ari dela adierazi du Patxi Zabaleta koordinatzaileak gaur, eta indar politiko desberdinekin elkarlana egiteko prest daudela, polo subiranistarik sortu gabe. "Aralar ez da behin ere polo subiranistaren alde egon". Abertzaleen artean, kasu, erabaki eskubidearen aldeko elkarlana behar dela defenditu du, hori lor daitekeela, baina gai sozialetan eta ekonomikoetan aldeak dituztela; adibidez, EAJrekin.

Eragileen artean "erkaketa iraunkorra eta sakona" erdiesteko, "indarkeria guztiak gaitzetsi" behar direla eskatu du. Batasunari bide zibil eta politikoak baino ez defenditzeko galdegin dio; "dei zorrotza egiten diogu".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.