Aralar poztu egin da Zapateroren adierazpenekin, eta PPren "oztopatze politika" salatu du

2006ko otsailaren 11
13:57
Entzun
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak baketze prozesua hurbil legokeela iradokiz atzo egindako adierazpenekin poztu egin da Aralar. Halaber, noizbait eurek zein beste eragile batzuek esandakoa —hau da, bake prozesu bat abian jartzeko erabakia hartuta dagoela— baieztatzen ari dela iritzi dio Patxi Zabaleta koordinatzaileak.

Hala ere, PPren jarrera salatu nahi izan du: "Bunkerra, egun PPren izena eta jantzia duen bunkerra, egiten ari den oztopatze politika salatu beharrean gaude. Uste dugu salatu beharrekoak direla Raxoi, Acebes, Aznar eta enparauak", adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.