Aralarreko legebiltzarkide Aintzane Ezenarroren iritzian, konponbide prozesua "desblokeatzeko" aukera ETAren eta Espainiako Gobernuaren esku dago. Hain zuzen ere, bi horiek pausoak ematea behar-beharrezkoa dela dio.
ETBn egin dioten elkarrizketan esan du kale borrokak ez duela batere laguntzen prozesua desblokeatzen.
Ezenarrok azaldu duenez, "bakoitzak badaki zer egin behar duen prozesua desblokeatzeko eta ez dugu besteen zain egon behar pausoak emateko".
Aralarrek dio prozesua "desblokeatzea" Espainiako Gobernuaren eta ETAren esku dagoela
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu