Aralarrek Durangon ospatuko du

2005eko martxoaren 22a
19:26
Entzun
Aralarrek Durangon ospatuko du aurtengo Aberri Eguna, eta Europan sujetu gisa parte hartzeko mezua zabalduko dute. "Europan sujetu izatea estatu izatea da".

Erabaki ezkerretik independentzia lelopean Durangoko Andramari elizpean egingo dute ekitaldi nagusia, 12:30ean.

Prentsaurrekoan azpimarratu dutenez: "aurten ere aberriak behar duen batasunik gabe ospatuko dugu gure izaera aldarrikatzeko eguna".

Abertzaleen Batasunaren eta Nazio Eztabaidagunearen ekitaldietan ere parte hartuko dutela jakinarazi dute, Aralarrekoek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.