Honakoa dio, hitzez hitz, Aralarrek Europako hauteskundeei begira EAJ, EA, Batasuna, Batzarre eta Zutik alderdiei bidalitako idazkiak:«EAJ, EA, Batasuna, Batzarre eta Zutik alderdi politikook:Aralar alderdiak gutun honen bitartez proposamen bat luzatzen dizue datozen ekaineko Europako Legebiltzarrerako eginen diren hauteskundeetan koalizio bat egiteko elkarrizketak ireki ditzagun, hurrengo oinarri edo ezaugarri hauekin:
1.Izena: Euskal Herria Bai.
2.Izaera juridikoa: Koalizioa.
3.Oinarrizko akordio politikoa: Bergarako Ekimena gehi aniztasunari eta jokabide politikoei buruz egindako eranskinak.
4.Helburuak:
a) Hego Euskal Herri osoko eskaintza politikoa taxutzea.
b) Bake prozesua eta gatazka gainditzeko ahalegina suspertzea. Horretarako Europako Parlamentuaren esku-hartzea aurreikustea.
c) Euskara, Europako hizkuntza bezala aurkeztea.
d) Europako Konstituzioan herrien izatea, desmilitarizazioa eta nazioarteko elkartasunaren zaintza.
5.Hautes-zerrendetako buruak: Alderdi politiko bakoitzaren indarra kontuan hartuz aukeratuko lirateke, independentez osatzeko aukera barne delarik.Euskal Herriko koalizio anitz honek bake egoera bat eta alderdi guztien legeztapena eta preso politikoen egoeraren hobetzea bultzatzeko ahaleginak egingo lituzke.Hautes-esparrua Estatu osoa denez gero, Estatuko beste indar politiko aurrerakoiekin eta autodeterminazioa defendatzen dutenekin harremanak edo eta akordioak egiteko aukerak ez dira itxiko, baldintza bakarra denen adostasunez egitea izanen delarik».
Altsasu, 2004ko martxoaren 22a
Proposamena
Aralarrek Europako hauteskundeei begira EAJ, EA, Batasuna, Batzarre eta Zutik alderdiei bidalitako idazkia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu