Aralarrek murrizketen aurkako herritarren harresia sortzera deitu du hilaren 26an. Euskal gizarteari giza eskubideen eta lan eskubideen alde kalera ateratzeko eskatu dio.
Patxi Zabaleta Aralarreko Aralarren koordinatzaile nagusiak, Dani Maeztu legebiltzarkideak eta Rebeka Ubera Gipuzkoako Batzar Nagusietako eledunak agerraldia egin dute Donostian, hilaren 26rako euskal gehiengo sindikalak deitutako grebari bere atxikimendua erakusteko.
Maeztuk salatu du krisiaren "aitzakeriarekin" eskuineko alderdi neoliberalek oinarrizko eskubideak "desagertarazi nahi dituztela. EAE-ko eta Nafarroako egoera sozio-ekonomikoa ere okerrerantz doala ohartarazi dute. Espainiako Gobernuak onartutako neurriak ongizate estatua "suntsitu" nahi dutela esan du Maeztuk, euskal gizarteari bere erabaki propioak hartzeko gaitasunak mugatzen dizkioten bitartean.
Alderdi politikoak, sindikatuak eta herritarrak elkar hartu eta antolatzea inoiz baino beharrezkoagoa da Aralarren ustez. Greba orokorra herritarren eskuetan dagoen tresna garrantzitsua dela gogoratu du alderdiak, "erabili beharrekoa".