Aralarrek uste du Batasuneko barne prozesua oztopatu nahi dutela

2009ko azaroaren 24a
14:29
Entzun
"Bart Euskal Herrian ustez Segiren kontrako operazioan izan diren atxiloketak Batasunak ordezkatzen duen ezker abertzaleak abian jarri duen barne prozesua oztopatzeko ahalegina dira", Aralarrek esan duenez. "Berriz ere Espainiako Auzitegi Nazionalak bere esku-hartzea egin nahi du, une politiko jakin batean eragiteko".

"Bereziki larria" iruditzen zaio "gazteria kriminalizatzeko ahalegina", eta atxilotutako pertsona guztien errugabetasun presuntzioa zein bestelako giza eskubideak babesteko eta bermatzeko eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.