Bake prozesuaz "asko hitz egiten, baina gutxi zehatzen" dela iritzi dio Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaile nagusiak. "Ez dira beharrezko urratsak ematen ari", ziurtatu du.
Zabaletaren ustez, Espainiako Gobernua, ETA eta Batasuna "ez daude egoeraren mailan". Ez ditzutelako "arriskuak" euren gain hartzen eta ez dutelako egoerak eskatzen duen "eskuzabaltasuna" erakusten. Aralarren ustez, gizartearentzat "itxaropentsua" zen gaia, "kekagarria" bilakatzen ari da.
Zabaletaren hitzetan Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentea "ez da ezer ere arriskatzen ari". Gainera, bere alderdian (PSOEn) dituen arazoen aurrean eta PPren presioaren aurrean "ahul" agertzea egotzi dio.
Era berean, "ETAko hizketakideei" leporatu die gizarteak eskatzen duen "baldintzarik gabeko su etenari" erantzunik ez ematea. Zabaletaren hitzetan, gizarteak su etena eskatzen du; "ez hitzarmen baten ondorio bezala elkarrizketaren hasiera bezala" baizik.
Politika
Aralarrek uste du ez direla ematen ari bake prozesu baterako "beharrezkoak diren urratsak"
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu