Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariak gaurtik aurrera alderdiekin bilerak egingo zituela iragarri zuen atzo Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkaratek. ETAk su-eten iraunkorra iragarri ostean sortutako jokaleku politikoaz mintzatzeko egingo ditu bilerak. Gaur, 10:30ean Aralarreko Mikel Basabe eta Aintzane Ezenarro hartu ditu Ibarretxek. Ostirala bitartean PP ez beste alderdi guztiekin bilduko da Lehendakaria. Izan ere, PPk uko egin dio Ibarretxerekin biltzeari.
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburuarekin batzartu aurretik euskal alderdiek ireki den bake aukerari buruz duten iritzia ezagutu nahi du Ibarretxek.
Aralarrekin bildu ostean, arratsaldean, PSE-EEko idazkari nagusi Patxi Lopezekin batzartuko da. Ostiralean, berriz, hiruko gobernua osatzen duten Ezker Batua, EA eta EAJren alderdietako buruzagiak hartuko ditu. Batasunarekin ere biltzeko asmoa du Ibarretxek, baina oraindik ez dute hitzordua zehaztu. Nolanahi ere, aste honetan izango omen da.
Su-etena
Aralarrekin abiatu ditu Ibarretxek ostirala bitartean alderdiekin egingo dituen bilerak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu