Aralarren iduriko, "eskubide demokratikoek ez dute salbuespenik eta ekintza baztertzailerik onartzen"
Batasunak BECen egitekoa duen batzar nagusia debekatzearen aurka agertu da guztiz Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzailea. "Eskubide demokratikoek ez dute salbuespenik eta ekintza baztertzailerik onartzen", azpimarratu du. "Demokrazian, askatasunez eztabaidatu behar da, proposamenak egin, besteenekin aurrez aurre jarri, eta gero gizarteari erabakitzen utzi", erantsi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu