Su-etena

Aralarren ustez, EAEko PPko buruzek eta Raxoik egingo duten bilera "estrategia aldaketarako" lehen urratsa da

2006ko martxoaren 25a
18:56
Entzun
Mariano Raxoi PPko lehendakaria EAEko PPko buruekin bilduko da astelehenean Madrilen. Patxi Zabalera Aralarreko koordinatzaile nagusiaren ustez ETAren su-eten iragarpenaren ostean PPren "estrategia aldaketarako lehen urratsa" izango da bilera hori.

Era berean, Raxoik Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearekin izango duen bilerak ere PPren jokaera "garai berrietara" moldatzeko balioko du. Bilera horretatik ez da akordiorik aterako Zabaletaren ustez, "estrategia aldaketa hori jazten joateko" bakarrik baliko du.

Zabaletaren ustez, PPk eta UPNk "denbora" behar dute oraindik guztiz aldatzeko. Hala ere, bi alderdiak "errealistak" izango direla uste du eta "garai berri hauei erantzuteko adostasuna bilatu behar dela ikasiko dutela" pentsatzen du.

Aralarreko koordinatzaile nagusiaren ustez, hemendik aurrera zabalduko de "bake prozesua" Zapaterok gidatu behar du "ezbairik gabe". Normalizazio prozesuan, berriz, euskal alderdiek izango dute protagonismoa Zabaletaren ustez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.