Erreakzioak

Aranburu: "Unibertsitate Legerik ezean, unibertsitatearen etorkizuna arriskuan dago"

2003ko abenduaren 16a
14:51
Entzun
Unibertsitate Legerik ezean, unibertsitatearen etorkizuna arriskuan dagoela adierazi du Martin Aranburu EAko legebiltzarkide eta Hezkuntza Batzordeko presidenteak. "Ziur naiz, unibertsitate komunitatea larrituta dagoela gaur hemen gertatu denarekin, azken finean, legerik ez baitauka. Eta horrek suposatzen du, besteak beste, kontratatuta dauden 1.200 irakaslek beren lanpostua arriskuan ikustea, horrek suposatzen duenarekin. Eta 1.200 pertsona horien inguruan hartu beharreko erabakia egiteko garaian pertsona horiengan pentsatu beharko litzateke, eta ez norberaren interes partidistetan", azpimarratu du Aranburuk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.