1960-1970, HASIERA
1966. Garoñako zentral nuklearra eraikitzeko lanak 1966an hasi ziren, eta 1970eko azaroan amaitu zituzten. Zentrala 1971. urtean jarri zuten martxan, martxoaren 2an, argindarra emateko sarera lotu zutenean.
198O, LEHEN ARAZOAK
1981. Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Batzorde CSNk, lehenengo aldiz, erreaktorearen ontziko sarrera hodietan pitzadurak zeudela nabaritu zuen.
1983. Berez urtero berraztertu beharreko larrialdi plana egin zen; baina ez zen ondo abiatu. Inguruko bizilagunek halakorik ez zela egin salatu zuten.
1985. Nuclenorri isuna jarri zioten: AEB Ameriketako Estatu Batuetatik Garoñara material erradiaktiboaren garraioan irregulartasunak atzeman zituzten.
199O, LUZATZEKO SAIOAK
1996. Zentralaren upelak pitzadurak zituela ikusi zuten.
1998. Obra egin zuten, hondakinak beste 18 urtez gordetzeko. Zentralera edukiontzi erradioaktiboak zeramatzan kamioi batek istripua izan zuen, eta edukiontziak erori egin ziren. Ez zen materialik isuri.
1999. Beste hamar urtez jarduteko baimena lortu zuen zentralak. Ekainean eman zioten baimena, eta, horregatik, 2009ko ekainean agortuko zaio.
2000, ARAZOZ BETETA
2004. Otsailean babes erradiologikoaren protokoloa urratzeagatik, zigor txostena ezarri zion CSNk Nuclenorri. Kutsatutako txatarra garraiatzea egotzi zioten.
2005. Arazoz betetako urtea izan zen. Otsailaren 28an egindako aurreikusitako geldialdian ezusteko arazoak izan ziren. Martxoaren 15ean, erreaktorea dagoen eraikineko aireztapen balbulak gaizki funtzionatzen zuela ikusi zuten. Ostean, bes-te lau arazo ere izan ziren funtzionamendu txarraren ondorioz. Arrisku eskalan lehen mailan zeuden bi arazo gertatu ziren.
2006. Nuclenorrek Garoñan 2019. urtera arte jarduteko baimena eskatu zuen.
2008. 2013. urtera arteko inbertsioak egin asmo dituzte, eta lanean jarraituko dutela esan. Arazoa atzeman diete.
Arazoz betetako historiako zenbait data
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu