Arcelor Mittal munduko altzairu ekoizle nagusiak urte hasiera txarra izan duela jakinarazi du, martxoaren bukaera artean 816 milioi euro galdu dituelako. Iaz, garai berean, 1.582 milioi euro irabazi zituen. "Eskaera oso txikia" dela esan dute enpresako arduradunek gaur eta prezioek behera egin dutela. Hala, negozioa ia erdira jaitsi du enpresak (11.606 milioi eurokoa izan du orain arte). Ezohiko gastuak handitu egin ditu, bestetik.
Munduko 60 herrialdetan dauzka fabrikak Arcelor Mittalek. Euskal Herrian, hamasei (lantegi produktiboak, atzairu zerbitzurako zentroak eta banaketa zentroak). Haren 326.000 langileetatik 4.500 inguruk Euskal Herrian lan egiten dute.
Joan den urteko azken hiruhilekoan irabaziak asko jaitsi zirela ikusita, %30-35 murriztu zuen altzairu produkzioa urtea amaitu bitartean.
Arcelor Mittalek 816 milioi euro galdu ditu aurten orain arte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu