Ezker abertzalearen esku dago legezko indar politikoa izateko beharrezko neurriak hartzea. Horixe berretsi du gaur Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkariak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Horrela egin ezean, ezker abertzaleak izango du, Aresen hitzetan, alderdi guztiak biltzen dituen alderdien mahaia ez osatzearen erantzunkizuna.
PSE-EEko Antolakuntza idazkariak azpimarratu du posible dela elkarbizitzarako akordioa erdiestea. Hala ere, nabarmendu du akordio horiek lortzeko beharrezkoa dela indarkeria guztiz desagertzea.
Atzoko atxiloketen inguruan ere hitz egin du Radio Euskadin PSE-EEko buruzagiak. Jesus Iruretagoiena eta Pablo Muñoz atxilotu zituen atzo Espainiako Poliziak ustez ETAren 'iraultza zergari' buruzko sumarioan. Pablo Muñoz Diario de Noticias-eko zuzendaria da eta Aresek azaldu duenez, espero du Muñozek, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epailearen aurrean deklaratzen duenean baieztatzea "ez duela inongo erantzunkizunik eta ez duela deliturik egin".
Konponbide prozesua
Aresek berretsi du ezker abertzaleari dagokiola legezkoa izateko beharrezko neurriak hartzea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu