Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako barne sailburuak ETAk "ekintza terrorista guztiak" utzi dituela baieztatu dio Europako Batzordeari. Aresen esanetan, "informazio guztien arabera ekintza terroristak, mehatxuak eta estortsioak desagertu egin dira".
Era berean, Euskal Herrian bakea lortzeko helburuz abian jarritako ekimen ezberdinen berri eman dio eta azpimarratu, Ertzaintza, betiere, adi egongo dela eta kasu guztiak argitu eta terrorista guztiak justiziaren aurrera eramateko.
Bestalde, Aresek Terrorismoaren Biktimen Memoriala finantzatzen laguntzeko eskatu dio Europari.