Jai herrikoien aldeko elkarretaratzea egin du gaur Bilboko ezker abertzaleak, Jai herrikoiak defendatu, Aste Nagusia defendatu lelopean. Hain zuzen ere, Bilboko udal agintariak Iñaki Azkuna alkatea buru dela festa eredu horren aurka ari direla salatu du, besteak beste, lau konpartsari txosna jartzea galaraziz. Komantxek eta Aberrigintzak ezingo dute txosna jarri, Bilboko ezker abertzalearean arabera, "alkateari ez diolako baimentzeko gogorik eman". Era berean, Txori Barroteri eta Kaskagorriri txosna "oinarri juridikorik" gabe debekatu dietela salatu dute, "oraindik ez baitago presoen argazkiak erakustea delitu dela dioen epairik".
Beraz, "jai eredu herrikoi eta partehartzailea" defendatzeko deia egin du ezker abertzaleak, besteak beste, konpartsek antolatutako plantoarekin bat eginez. Baina ohartarazi die herritarrei "Aresen probokazioetan ez erortzeko", eta aldarrikapena eta festa uztartzen asmatzeko. Hain justu, kale erasoei dagokienez, herenegun ezker abertzaleak plazaratutako adierazpenarekin bat egin dute erabat, hots, beren estrategiatik erabat kanpo dagoela agertu dute.
"Aresen probokazioetan ez erortzeko" deia egin du Bilboko ezker abertzaleak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu