Argindar hornikuntza guztiz konpondu dutela dio Iberdrolak; ezetz Errigoitiko alkateak

2006ko urtarrilaren 31
17:38
Entzun
Elur ekaitzak sortutako matxuren ondorioz argindarrik gabe izan dira egunotan Bizkaiko hainbat lekutan, baina matxura horiek guztiak konpondu eta dagoeneko argindarra bezero guztiei iristen zaiela ziurtatu du gaur Iberdrolak. Errigoitiko alkateak, ordea, hori gezurra dela esan du Euskadi Irratian, eta beren herrian oraindik 15 bat etxebitzatan generadoreekin ari direla argindarra sortzen.

Larunbat eguerdian 50.000 ziren hornikuntzarik gabe geratu ziren Iberdrolaren bezeroak, eta piskanaka egoera bere onera egiten joan bazen ere, atzo oraindik 400 etxebizitzatan falta zuten argia. Iberdrolaren akats horien ondorioz kalte handiak jasan dituztela salatu dute herritar askok.

Dagoeneko matxura guztiak konpondu dituztela agertu du gaur goizean Iberdrolak, eta Bizkaia osoan bermatuta dagoela argindar hornikuntza. Elur ekaitzak eragindako alerta egoera bertan behera utzi du Iberdrolak.

Errigoitiko alkateak, ordea, gezurtatu egin du Iberdrolak esandakoa Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan: beren herrian 15 etxebizitza oraindik Iberdrolaren hornikuntzarik gabe daudela esan du, eta euren generadoreekin ari direla argindarra sortzen. Argindarrarekin arazoak hainbatetan izaten dituztela salatu du Errigoitiko alkateak. Antzeko salaketak egiten ari dira egunotan Bizkaiko zenbait eremutako alkateak, hala nola, Lea-Artibaiko zenbait ingurutakoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.