Argitaratu dituzte bozetara aurkeztuko diren hautagai zerrendak

2011ko apirilaren 20a
16:05
Entzun

Gaur argitaratu dira maiatzaren 22ko hauteskundetara aurkeztuko diren hautagaien zerrendak. Astelehenean amaitu zen zerrenda horiek aurkezteko epea, eta gaur Nafarroako Gobernuak, eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Aldundiak argitaratu dituzte.

Gaur hautagaitzak argitaratu ostean, ostiralean egon litezkeen akatsak edo irregulartasunak jakinaraziko zaizkie alderdiei, eta horiek larunbatean eta igandean zuzendu beharko dituzte, astelehenean behin betiko zerrendak osatu, eta asteartean berriro buletin ofizialetan argitaratzeko.

Ondoren egon litezken helegiteak apirilaren 27an eta 28an aurkeztu beharko dira, eta ondorengo egunetan erabaki beharko lirateke. Inork Auzitegi Gorenera edo Konstituzionalera helegitea aurkeztuko balu, maiatzaren 5a arte itxaron beharko litzateke erabakitzeko.

Nafarroa

Presidentetzarako hauteskundeetarako hautagaiak

Agoizko hauteskunde barrutia: udal hauteskundeak

Lizarrako hauteskunde barrutia: udal hauteskundeak

Iruñeko hauteskunde barrutia: udal hauteskundeak

Tafallako hauteskunde barrutia: udal hauteskundeak

Tuterako hauteskunde barrutia: udal hauteskundeak

 

Araba

Udal hauteskundeetarako eta Batzar Nagusietarako zerrendak

 

Bizkaia

Udal hauteskundeetarako eta Batzar Nagusietarako zerrendak

 

Gipuzkoa

Azpeitialdeko barrutia: udal hauteskundeetakoak

Bergaraldeko barrutia: udal hauteskundeetakoak eta Batzar Nagusietakoak (Deba-Urola)

Donostialdeko barrutia: udal hauteskundeetakoak eta Batzar Nagusietakoak (Bidasoa-Oiartzun)

Tolosaldeko barrutia: udal hauteskundeetakoak eta Batzar Nagusietakoak (Oria)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.