Josune Ariztondo EAJren EBBren idazkariak esan du aurtengo Alderdi Eguna "berezia" izango dela, "Josu Jon Imazen erabakiagatik, eredua izan delako. Edozein interes pertsonalen aurretik, alderdiaren batasuna eta kohesioa jarri ditu". Ariztondoren ustez, "batasuna eta konfiantza izanda egin daiteke eztabaida lasaia eta horrela har daitezke erabaki estrategikoak".
Hilaren 30ean egingo du EAJk bere eguna, Gasteizen, Forondan. Hamabost mila autorentzat eta 300 autobusentzat lekua egokitu dute, eta EAJren webguneak zuzenean emango du ekitaldi politikoa. Nazioarteko 17-18 alderdiren babesa izango du EAJk.
Ariztondok dio aurtengo Alderdi Eguna "berezia" izango dela Imazen erabakiagatik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu