Egiptoko Armadako Kontseilu Gorenak (SCAF) 2011ko martxoaren 30eko Adierazpen Konstituziogilearen eranskin bat argitaratu zuen atzo, trantsizio politikorako bide-orri izango dena. Berehala ezarriko da eranskina eta presidentearen, SCAFen eta Biltzar Konstituziogilearen ahalmenei erreparatzen die, baita Konstituzio berria egiteko prezesuari ere.
Presidenteaz dio, SCAFen baimena jaso ondoren, gerra deklaratzeko ahalmena izango duela, baita istiluetan armadaren parte-hartzea agintzeko ere. Konstituzio berria ezarri arte, SCAFeko burua, Mohamed Hussein Tantawi, izango da Defentsa ministro. Biltzar Konstituziogileak konstituzioa osatzeko trabak izango balitu, SCAFek astebetean biltzar berri bat osatzeko gaitasuna izango luke, lana amaitzeko.
Eranskina Mursiren garaipena onartu eta ordu gutxira atera du armadak. Mursi izango da presidente atzoko bozen ostean, orain arte presideneta armadatik ateratzeko izan den tradizioa hautsiz.