Espainiako Auzitegi Nazionalak Arnaldo Otegi Batasuneko buruzagiari "terrorismoa goraipatzeagatik" 15 hilabeteko kartzela zigorra ezarri diola-eta, "aro berrietara" egokitzeko eskatu die Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakariak epaileei.
"Aintzat hartu behar da bai politika egiteko, bai justizia admnistratzeko, gauza guztietarako, aro berri bat zabaldu dela", adierazi du Ibarretxek Otegiren zigorrari buruz galdetu diotenean. "Botere banaketari zor zaion begirunetik abiatuta, uste dut beharrezkoa dela guztiok, politikook, epaileek, hedabideek, gogoeta egitea, eta gure planteamenduak garai berrietara egokitzea", erantsi du.
"Aro berria" kontuan hartzeko eskatu die Ibarretxek epaileei
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu