Arraiz, Espainiako Gorteetako eta Eusko Legebiltzarreko bozak egun berean izatearen aurka

2016ko apirilaren 8a
11:17
Entzun

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ez zuen baztertu, Espainiako Gorteetarako hauteskundeak errepikatuz gero, Eusko Legebiltzarreko bozak egun berean egitea. Aukera horri buruz galdetuta, Hasier Arraiz Sortuko presidente eta EH Bilduko legebiltzarkideak Urkulluri eskatu dio "argitu" dezala hauteskundeak noiz izango diren, eta Espainiakoen egun berean egitearen aurka azaldu da.

Arraizen iritziz, hauteskunde bakoitzak "bere eszenatokia eta bere momentua" du, eta ust du Araba, Bizkai eta Gipuzkoako bozek ez dutela "zerikusirik" Espainiakoekin. Edonola ere, ez du uste bi bozak egun berean egiteak kalte egingo liekeenik indar abertzaleei.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.