Arraizentzat 16.200 euroko isuna eskatu dute, Guardia Zibilari "xake-mate" egiteko eskatzeagatik

2016ko maiatzaren 25a
21:10
Entzun

Estatuaren abokatuak 16.200 euroko isuna eskatu du Hasier Arraizentzat, "irain larriengatik". Akusazioak nabarmendu du Arraizek 2015eko urtarrilaren 12 eta 14 artean Guardia Zibilari "xake-mate" egiteko eskatu zuela. Aldiz, Juan Kalparsoro fiskala auzia artxibatzearen alde agertu da, iritzita adierazpenok "adierazpen askatasunaren barruan" kokatu behar zirela.

2014ko urtarrilean Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren bitartekari taldearen aurkako Xake operazioaren ostean, Herrira-rekin lotutako lau lagun eta hamabi abokatu atxilotu zituen Guardia Zibilak urtebete geroago, Mate deituriko operazioan. Izenekin hitz jokoa egin zuen Arraizek, 2015eko urtarrilaren 12an, esanez "herri honek Guardia Zibilari xake-mate egiteko garaia" zela.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.