Arrasateko alkatearen askatasuna eskatzeko "ezker abertzalearen argudioak" erabiltzea egotzi dio PSEk Jaurlaritzari

2008ko maiatzaren 3a
14:23
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz espetxeratutako Ino Galparsoro Arrasateko (Gipuzkoa) EAE-ANVko alkatea askatzeko eskatu zuen atzo Jaurlaritzak, ekimen horrek "bakea hurbiltzeko" ez duela balio eta "bultzada politikoz" erabili dela iritzita.

Haserre agertu da gaur Jose Antonio Pastor Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusia Jaurlaritzak plazaratutako agiri horrekin. Kritika zorrotza egin dio Gasteizko Gobernuari, Galparsororen askatasuna eskatzeko "ezker abertzalearen argudio berak" erabili dituela iritzita.

Pastorrek agertu du, Arrasateko alkatearen kartzelatzea bultzada politikoz erabaki dela salatu du ezker abertzaleak eta horrekin bat egin duela Jaurlaritzak. "Iraingarria" iruditu zaio jarrera hori: "Bere burua zilegitzat daukan gobernu batentzat oso diskurtso arrikustsua hartu du, arrazoia eman baitie Zuzenbide Estatu batean botere legegilea, exekutiboa eta judiziala botere bereiziak direla ez dakitenei; ezker abertzalearen diskurtsoari zilegitasuna ematen ari da".

Mozien auzian axolagabe jokatzea egotzi dio, halaber, Jaurlaritzari. Batetik, ekimen hori babesteko adierazpenik ez zuelako egin, eta, bestetik, hiruko gobernuko alderdiek ez dutelako batera jokatu. EBk eta EAkez dutela mozioekin irmo bat egin salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.