Arratsaldean Puelles Garciaren hilkapera Bilbon, bihar hileta elizkizuna eta astelehenean omenaldia Legebiltzarrean

2009ko ekainaren 19a
19:14
Entzun
Arratsaldean jarri dute Eduardo Antonio Puelles Garciaren hilkapera Espainiako Gobernuak Bilbon duen egoitzan, eta bertara hurbildu da Eusko Legebiltzarreko eta Espainiako Gobernuko ordezkaritza politiko zabala; hala nola, Patxi Lopez (Eusko Jaurlaritzako lehendakaria); Jose Luis Rodriguez Zapatero (Espainiako Gobernuko presidentea); Mariano Raxoi (Espainiako PPko presidentea); Alfredo Perez Rubalcaba (Espainiako Barne ministroa); Rodolfo Ares (Herrizaingo sailburua); Antonio Camacho (Espainiako Segurtasun idazkaria); Francisco Javier Velazquez (Espainiako Poliziako eta Guardia Zibileko zuzendaria); eta Arantza Quiroga (Eusko Legebiltzarreko presidentea), besteak beste.

Bihar, 13:00etan, Bilboko San Jose elizan Puelles Garciaren hileta elizkizuna egingo dute.

Astelehen goizean, berriz, Eusko Legebiltzarrean omenaldia egingo diote.

Espainiako Polizia Nazionalaren Bizkaiko informazio inspektore burua ETAk gaur hil du, haren auto azpian ezarritako bonba-lapa batekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.