Arrigorriaga, Egao eta Galdakaon etxe kaleratzeen aurkako protokoloa egingo dute

2013ko urtarrilaren 11
15:25
Entzun

Arrigorriaga, Egao eta Galdakaoko udalek protokolo bat eratuko dute etxe kaleratzea pairatzen duten familiei laguntzeko asmoz. Bertan laguntzeko oinarriak zehaztuko dituzte.

Helburuetako bat bankuekin egin beharreko negoziaketetan laguntzea izango da, baita familia horiei herrian bertan, denbora batez bizitzeko, etxebizitzak eskaintzea ere.Etxe kaleratzea gertatu aurretik ere lagundu nahi dutela azaldu nahi dute alkateek, kaleratzerik gerta ez dadin.

Hiru udalerrietako testua bera izango den arren, gero horri bakoitzak bere aldaketak egingo dizkiola jakinarazi dute, bizi duten errealitatera moldatzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.